Mostrando entradas con la etiqueta FOFUTXA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta FOFUTXA. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de mayo de 2016

LEHENENGO JAUNARTZEKO FOFUTXA

TAMAYO PAPERDENDAK ANTOLATUTAKO TAILER BATEAN EGINDAKOAK.
Hasierako asmoa nik panpin bat egitea izan zen, baina alaba eta iloba animatu ziren.
 Oso gustora eta pozik ibili ziren. Gaueko hamabiak arte ibili ginen panpinekin bukatu arte.
 Jaunartzeko egunean, mahian egon ziren.








sábado, 28 de noviembre de 2015

ERREGE MAGOAK

Berriro Tamayon paperdendan antolatutako tailerrean parte hartu nuen eta gomaebaz Errege Magoak egin genituen. 
Barruko gorputza kono bat da. 

Eta bere laguna, elurrezko panpina kakorratz egindakoa.

 Izkinetan, zerazko margoekin birpasatuz.


miércoles, 4 de noviembre de 2015

FOFUTXA MAITAGARRIA

Nire urtebetetzerako, alaba nagusiak Maitagarri honen patroia oparitu zidan. Gasteizen erosita"Una amiga como tú". Batez ere burua kostatu zitzaidan eta aurpegia apaintzako nire aizpari ere laguntza eskatu nion. Baina azkenean, bukatzea lortu nuen eta pozik nago emaitzarekin.