sábado, 28 de noviembre de 2015

ERREGE MAGOAK

Berriro Tamayon paperdendan antolatutako tailerrean parte hartu nuen eta gomaebaz Errege Magoak egin genituen. 
Barruko gorputza kono bat da. 

Eta bere laguna, elurrezko panpina kakorratz egindakoa.

 Izkinetan, zerazko margoekin birpasatuz.


jueves, 12 de noviembre de 2015

HALLOWEEN: GOXOKIAK GORDETZEKO.




Halloween ospatzeko egunerako, Interneten ikusitako "Gozoki-poteak" prestatu nituen.
Gaileta eta Neskuik poteak hartu nituen . Silikona pistolarekin sokatxoa lehendabizi ipini.Gero, gomaebarekin gainean ipinita,  poteak apaindu genituen.


miércoles, 11 de noviembre de 2015

MINION

Tamayo Paperdendak, taillerrak antolatzen ditu urtean zehar. Iloba eta biok "MINION PROIEKTUAN" parte hartu genuen eta hau izan zen ematitza. Oso arratsalde polita pasa ginen. Iloba pozik "silikona beroa" pistolarekin erabiltzen ikasi zuelako.
Burua egiteko, pilota tamainaren tapoi bat, erabil dezakegu:
Goian, nire ilobak egindakoa , pertsonalizatua.
Hemen, karpetako azalean:
 

jueves, 5 de noviembre de 2015

ASKARIA POLTZA

 
Gurutze-puntuz: aspaldin gai hau (Teletubbies) modan zegoen eta  pertsonaiak  ezagunak ziren nire seme-alabentzat. Garai hartan, askarirako poltsak beharrezkoak ziren eta marrazki hau aukeratu genuen. Ez dakit non eta nola patroia lortu nuen baina zihuraski, Interneten zeozer izango duzue.


miércoles, 4 de noviembre de 2015

FOFUTXA MAITAGARRIA

Nire urtebetetzerako, alaba nagusiak Maitagarri honen patroia oparitu zidan. Gasteizen erosita"Una amiga como tú". Batez ere burua kostatu zitzaidan eta aurpegia apaintzako nire aizpari ere laguntza eskatu nion. Baina azkenean, bukatzea lortu nuen eta pozik nago emaitzarekin.







lunes, 2 de noviembre de 2015

PUNTO CRUZ - GURUTZE PUNTU

Marrazkiak inprimatuta datoz, haur-marrazki bezalakoak. 
Kolore desberdinetako zenbakiak gehitzen dituzte. 
Web-orri honetan "mis labores.com" eros daitezke.
 EROSTEKO WEB ORRIA: MIS LABORES.COM


Argazkietan, koadroak markoetan jarrita daude.