Mostrando entradas con la etiqueta AGUJA MÁGICA - ORRATZ MAGIKOA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta AGUJA MÁGICA - ORRATZ MAGIKOA. Mostrar todas las entradas

sábado, 15 de octubre de 2016

ORRATZA MAGIKOA: POLTSA

Beste poltza bat, orratz magiko teknika erabiliz.
Ohiala oso fina zen eta zati batzuk apurtu zitzaizkidan. Horrela, fielttrozko aplike batzuk ipini nituen.
Itsasoari buruzko gaia erabili nuen, irudi gutiak Internetetik lortuta.





sábado, 16 de enero de 2016

ORRTAZ MAGIKOA: KUXINA

Lehendabizi, marrazkia aukeratu eta tamaina egokitu. Kuxinaren barruko aldean marrazkia ipini eta albainuz silueta birpasatu. Marrazkia egin eta gero, espazioak betetzen hasiko gara bukatu arte. Bukatzeko, albainua kendu, buelta eman eta...



lunes, 21 de septiembre de 2015

ORRATZ MAGIKOA -Aguja mágica




Teknika hau erabiliz, nire ilobarentzat beste poltsa bat josi egin nuen.
Internetetik txakur silueta bat aukeratu eta alde batean ipini. Beste aldean, txakur baten aztarnak eta bere izena.
Bukatzeko poltsaren inguruan zig-zag errematea josi nuen.


Poltsak, on line erosi nituen, Amazonen bidez. NIre ilobak josten ikasi nahi zuen eta saiatzen hasi zen lortu arte figura geometrikaren bat betetzen.

jueves, 6 de agosto de 2015

ORRATZ MAGIKOA: POLTSA

Nire alabari Gemeliers abeslariak gustatzen zaizkio eta poltsa bat bere irudiarekin josi egin nuen. Izurdeen eta eguzkiaren  irudiak bilatzeko "siluetak" erabili nituen Internetetik jaitsita. Bukaeran, berriro zenefak ere josi egin nuen.



lunes, 27 de julio de 2015

ORRATZ MAGIKOA ZER DEN.





Bordatzeko teknika hau, CLUB HANDMADEn egindako taillerra ikasi nuen. Hasteko, artile akrilikoa eta orratz potoloena erabili genuen . Forma geometrikoak aukeratu eta oihalezko boltsa batean bordatu genuen.
Materiala Interneten bidez lor daiteke.


Hau da nik egindakoa:

Beste aldetik, loreak ipini nituen. Bukatzeko zenefa bat josi nuen. Hona hemen emaitza!